Helburu Sektorialak

Lurralde Antolamendua

Lurraldearen eta hirigintzaren antolamendurako trasnak landa zonaldeen ezaugarri eta beharrizanen arabera ezartzea.

Nekazaritza eta basogintza

  • Nekazaritza eta basogintzaren zeregina bultzatzea, landa ingurunearen ekonomiaren oinarria izan Darin eta funtsezko faktorea izan Darin gutxiegi erabilitako lurrak eta natur baliabideak hobeto aprobetxatzeko, artatzeko eta agenteen partaidetzaz antolatzeko.
  • Sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea, nola eta produktuak kalitateagatik bereiztea sustatuz eta ekoizkortasuna eta ekoizpen kostuak hobetzeko sustapen komertziala bultzatuz.
  • Gazteak nekazaritzan aritzea errazteko baldintzak sortzea.

Landa inguruneko ekonomi ehuna dibertsifikatzeari eta enpleagua sortzeaermita

  • Enplegu sorkuntza eta landa inguruneko aukera berdintasuna sustatzea eta bultzatzea.
  • Industri lurzorua eta haren oinarrizko azpiegiturak era ordenatuan eta zentsuz garatzen eta okupatzen laguntzea, betiere landa ingurunearen ezaugarri bereziak errespetatu eta zaintzen direlarik.
  • Industri enpresa txiki eta ertainak ezartzeko erraztasunak ematea, arreta berezia jarriz garapen endogenoko proiektuak sustatzen dituzten lurraldeko produktuen eraldakuntzako enpresetan.

Hezkuntza eta Kultura

  • Hezkuntzako eskaintza landa inguruneko biztanleriarengana behar bezala iristeko modua bermatzea.
  • Hezkuntzaren kalitatea hobetzea. Horretarak, Euskal landa ingunearen berezitasunekin bat datozen hezkuntza eredu, teknika eta jaraibide berritzaileak garatu behar dira.
  • Landa zonaldeeetako biztanleen lanbide heziketa eta heziketa okupazionala egokitzea zonalde bakoitzak lanesku kualifikatua lortzeko dituen beharrizan berezien arabera.

Osasuna

  • Osasun arloko eskaintza lurraldeko herrigunerik apartatu eta txikienetako biztanleengana hurbiltzea, gero eta hurbilagotzea.
  • Landa ingurunearen premia bereziei erantzuteko berariaz diseinatutako eskaintza farmazeutikoa sustatzea.

Etxebizitza

Landa ingurunearen berezitasun eta aukeren araberako etxebizitza politika garatzea, kalitate onekoa eta dentsitate txikikoa, alegia, landa ingurunea ohiko bizilekutarako erakargarri bilakatzeko, espekulazioa eragozteko eta landa inguruneko gazteei etxebizitza lortzeko modua errateko.

Azpiegitura

  • Landa inguruneko biztanleek lana, zerbitzuak, heziketa, aisia, gizarte harremanak eta kontsumoa eskuratzeko dauzkaten aukerak hobetzea.
  • Oinarrizko azpiegiturak presaz eta lehentasuna emanez garatzea, hala nola garraio, elektrifikazio, ur-horniketa, saneamendu, gas, telefonia eta ureztatze arlokoak, azken hauek nekazaritza sektorearentzat funtsezkoak baitira.

sopelanaIngurugiroa

  • Landa ingurugiroaren garapen jasangarria bultzatzea, oraingo beharrizanei erantzunez, baina etorkizuneko belaunaldiei beharrizanak asebetetzeko almena eragotzi gabe.
  • Bioaniztasuna babestea. Arreta berezia jarriko da agroaniztasunean eta Euskal espezie eta arrazak artatu eta berreskuratzen.

Turismoa

  • Landa turismoa bultzatzea. Horretarako, hainbat sustapen ekintza burutuko dira, eta landa ingurunea helmuga turístico berezia bilakatuko da.
  • Landa turismoaren garapena antolatzea, nola eta masifikazioa sahiestuz, jarduera tradizionalekiko eta natur ingurunearekiko orekari eutsiz.